Aspaldi idatzi nuen azkeneko sarrera, uda aurretik hain
zuzen ere. Asmoa, kontzertu bakoitzeko kronikatxoa, bideo edo argazkiak jartzea
bazen ere, lanez gainezka izan naiz eta ezin izan diot behar besteko denbora eskaini.
Zorionez hilabete oso mugituak izan dira eta zerbait idazteko tartetxoa atera
nezakeenean nagiak irabazten ninduen. Beraz, ohitura onak berreskuratzeko, hilabete
hauetako gauzarik aipagarrienak kontatzea otu zait.
Maiatzean txikitako ametsetako bat bete izan nuen. Athleticek
kopako finala jokatu zuen egun berean, Zea Mays, Itziarren Semeak, El Mentón de
Fogarty eta ni neu gonbidatuak izan ginen partidua hasi aurreko itxaronaldia
alaitzeko. Garaipena falta eguna behar bezala borobiltzeko baina, ulertuko
duzuenez, ni bezalako Athletic zale batentzat belardia zapaltzea askotan amestutako
gauza da, eta zer esan bertan jotzeko bada! Hiru kantu egin nituen. Hemen
argazki bat.
Euskal etxeko arduradunen gonbitea jasota, gitarra hartu eta
hantxe azaldu nintzen. Egun osoko egitaraua zeukaten prestaturik. Tartean
Porrotx, Patakon eta Marimototxen emanaldia ere. Nik egunari amaiera eman nion
kontzertu akustiko batekin. Jende jatorra eta giro beroak babestuta gogoan
gordetzeko momentuak bizi izan nituen. Horra hor kantutxo bat.
Lan honen bideorik ez dudan arren ( Emanaldia Donostiako
kontzertuarekin batera gertatu zen) aurreko eguneko entseguaren argazkitxoren
bat badut
Bueno, ba hauek izan dira, gutxi gora behera, denbora guzti
honetan bizitako gorabeheren zertzelada batzuk. Aurrerantzean “Enaren
Geometria” birarekin jarraitzeko asmoa dugu. Beraz, interesa baduzue jarri
gurekin kontaktuan eta hantxe izango gaituzue.
Hurrengora arte eta izan
zoriontsu!!
P:D. San Mamesen jo nuenekoak kapitulu berezia merezi du,
jeje. Ez dut bideorik. Kasualitatez norbaitek zerbait grabatu bazuen eskertuko
nuke nirekin kontaktuan jartzea.