2012/01/30

BILBOKO KAFE ANTZOKIA ETA INTXAURRONDO

Eup!
Asteburu polita eta mugitua izan dugu hau. Ostegunean, Bilboko Kafe Antzokian egon ginen jotzen. Niretzat leku berezia da. Bertan, etxean bezala sentitzen naiz, eta zita hau gerturatzeak zirrara berezia sortarazten dit gorputzean. Hainbat lagun egon ziren eta  babesa ondo nabaritu genuen goitik.
Arratsaldea mugitua zetorren. Joseba Martinek zuzentzen duen "La jungla sonora" saioan minikontzertu akustikoa hitzartuta genuen. Asmoa, taldekide guztiak aritzea zen, baina Joseba Irazokik eta Xanpek ezin izan zuten irratira agertu. Hala ere, gustora egon ginan Joseba Martin eta bere entzuleekin. Segituan soinu frogak, eta, konturatu baino lehen, kontzertuaren ordua heldu zitzaigun.
Gaua, Andrakan talde bikainak hasi zuen. Iban Urizarren (nirekin korneta jotzen duen musikaria) taldea da. Ederki aritu ziren. Jendeak eskertu zuen halako proposamen berri eta freskoa, eta, egon zirenek, talde honen izena gogoan izatea espero dut. Hemendik gutxira zeresana emango dute, fijo. Izango dira aukera gehiago taulagaina eurekin konpartitzeko.
 Oso emanaldi ona eskeini genuelakoan nago eta jendeak hala erantzun zuen. Beraz, bihotz-bihotzetik eskerrik beroenak Kafe Antzokiari eta hara hurbildu zineten guztioi.


Eup!
Asteburu polita eta mugitua izan dugu hau. Ostegunean, Bilboko Kafe Antzokian egon ginen jotzen. Niretzat leku berezia da. Bertan, etxean bezala sentitzen naiz, eta zita hau gerturatzeak zirrara berezia sortarazten dit gorputzean. Hainbat lagun egon ziren eta  babesa ondo nabaritu genuen goitik.
Arratsaldea mugitua zetorren. Joseba Martinek zuzentzen duen "La jungla sonora" saioan minikontzertu akustikoa hitzartuta genuen. Asmoa, taldekide guztiak aritzea zen, baina Joseba Irazokik eta Xanpek ezin izan zuten irratira agertu. Hala ere, gustura egon ginen Joseba Martin eta bere entzuleekin. Segituan soinu frogak, eta, konturatu baino lehen, kontzertuaren ordua heldu zitzaigun.
Gaua, Andrakan talde bikainak hasi zuen. Iban Urizarren (nirekin korneta jotzen duen musikaria) taldea da. Ederki aritu ziren. Jendeak eskertu zuen halako proposamen berri eta freskoa, eta, egon zirenek, talde honen izena gogoan izatea espero dut. Hemendik gutxira zeresana emango dute, fijo. Izango dira aukera gehiago taulagana eurekin konpartitzeko.
 Oso emanaldi ona eskaini genuelakoan nago eta jendeak hala erantzun zuen. Beraz, bihotz-bihotzetik eskerrik beroenak Kafe Antzokiari eta hara hurbildu zineten guztioi.

Aurrerago, Bilboko kontzertuaren bideoren bat sareratuko dut. Bitartean, "La jungla sonora" saioan egin genuen minikontzertuaren esteka uzten dizuet:

http://www.eitb.com/es/audios/detalle/820333/rafa-rueda-su-grupo-concierto-la-jungla-sonora/

Ostiralean indarrak hartu eta gero, larunbatean, berriz ekin genion lanari. Bagenuen gogoa Intxaurrondoko kultur etxe berri hori ezagutzeko, eta leku ederra dela esan behar dizuet, Itxaurrondotarrak harro egoteko modukoa. P.L.Havoc abeslari Donostiarrak ireki zuen eta, berarekin, Joseba Irazoki eta Jaime Nieto aritu ziren kantu batzuetan. Bi hauek dobletea egin zuten. Giroa bero-bero utzi ziguten eta ondo aprobetxatzen saiatu ginen, oso gustura gainera. Baldintza tekniko ezin hobeekin errazagoa da kontzertuaz disfrutatzea eta hori transmititzen aritu ginen. Izerditan blai utzi genion lekua Joan Colomo katalanari. Arropak aldatu bitartean, barre batzuk egin genituen aldageletan. Oso proposamen bitxia eskaintzen du "The Unfinished Simpathy" taldekide ohiak eta are bitxiagoak kanten artean egiten zituen komentarioak. Momentu batzuetan Albert Pla zetorkidan burura. Kontutan hartzeko beste izen bat.
Lagun batek bere telefonotik grabatu zuenari esker, kantu baten bideoa lortu dugu eta opari moduan utziko dizuet. Kalitatea ez da ona baina gertatu zenaren ideia bat egiteko balio du.
Beste barik, hurrengora arte eta ondo bizi lagunak!!
   


6 comentarios:

  1. Aupa, Rafa, ikusten dut blogari hasi zarela! (neu be blogari ohia naz eta patari hauei egunero jaten emon beharra gogorra da, gero!).

    Tira, gauza berririk ez, esandakoa. Ni neu oso gustora urten nintzen eguenean, aurrez diskoa entzun barik joanda ere. Gustatu zait geroko entzunaldietan eta diskorik disko zeure ahots erregistroa popera gero eta egokituago ikusten dut. Kanta ezagunetatik The Waterboysena eta Kea zaharra disfrutatu nituen gehien. Itzel.

    Andrakan ere gogoko izan nituen eta Ivanen ahotsa gehiago gustatu zitzaidan euskarazko kantetan inglesezkoetan baino. Azken diskoan haizeetan egiten duen aportazioa ere aparta da.

    Eta Joan Colomo... Ba, horixe, beti Donostian jotzen duela eta Bilbora noiz etorriko nagoela, zeuk diozun modua oso interesgarria.

    ResponderEliminar
  2. Eskerrik asko, Rafa! Pozgarria da (Jungla Sonoran) strimingaren berria—eta "podcast"arena bebai. Mux.

    ResponderEliminar
  3. Oso ona egueneko kontzerua, oso ondo pasatu genuen

    ResponderEliminar
  4. Ederto egon zen eguenekoa!! Oso zuzeneko ona da zuena, han ibili ginenok komentatutakoa horixe da behintzat. Azkeneko diskoa ez dut oso gustokoa, baina, hala ere, zuzenean asko irabazten duela iruditzen zait.
    Hurrena arte!

    ResponderEliminar
  5. Zorionak blogarengatik eta kontzertuengatik baina eskari bat:zaindu euskara mesedez, bloga akatsez betea dago.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Aupa lagun.
      Saiatu naiz zerbait konpontzen. Oso arin idatzi nuen, modu kolokialean eta ia ia errepasatu gabe. Barkamena eskatzea baino ez daukat. Hurrengo baterako finago ibiltzen saiatuko naiz.
      Eskerrik asko.

      Eliminar