2012/09/20

Udako Kontuak


Aspaldi idatzi nuen azkeneko sarrera, uda aurretik hain zuzen ere. Asmoa, kontzertu bakoitzeko kronikatxoa, bideo edo argazkiak jartzea bazen ere, lanez gainezka izan naiz eta ezin izan diot behar besteko denbora eskaini. Zorionez hilabete oso mugituak izan dira eta zerbait idazteko tartetxoa atera nezakeenean nagiak irabazten ninduen. Beraz, ohitura onak berreskuratzeko, hilabete hauetako gauzarik aipagarrienak kontatzea otu zait.
Maiatzean txikitako ametsetako bat bete izan nuen. Athleticek kopako finala jokatu zuen egun berean, Zea Mays, Itziarren Semeak, El Mentón de Fogarty eta ni neu gonbidatuak izan ginen partidua hasi aurreko itxaronaldia alaitzeko. Garaipena falta eguna behar bezala borobiltzeko baina, ulertuko duzuenez, ni bezalako Athletic zale batentzat belardia zapaltzea askotan amestutako gauza da, eta zer esan bertan jotzeko bada! Hiru kantu egin nituen. Hemen argazki bat.


 Larrabetzun Lauaxetaren omenezko kontzertuko lanak bukatuta eta“Enaren geometria” birarekin jarraituz, Facebook zein agendaren bidez jakinarazi dizuedanez, leku batzuetan ibili gara azkenekoz idatzi nuenetik. Aspaldiko partez, kontzertu batzuk egin izan ditut gitarra soilik lagunduta, edota Txus Aranburu piano-jotzailearekin batera. Horietako bat, Londoneko Oxford Centerren izan zen.
Euskal etxeko arduradunen gonbitea jasota, gitarra hartu eta hantxe azaldu nintzen. Egun osoko egitaraua zeukaten prestaturik. Tartean Porrotx, Patakon eta Marimototxen emanaldia ere. Nik egunari amaiera eman nion kontzertu akustiko batekin. Jende jatorra eta giro beroak babestuta gogoan gordetzeko momentuak bizi izan nituen. Horra hor kantutxo bat.


 Tarte honetan taldearekin emanaldi berezi batzuk egin ditugun arren (Gasteizko Katedrala, Donostiako jaiak…) denbora gehien kendu didan kontua antzerkia izan da. Aurten zoritxarreko galarrenaren 100.urteurrena ospatu dute Bermeotarrek, besteak beste, Carlos Panerak zuzendutako herri opereta batekin. Opereta horren zuzendaritza musikalaren ardura nik izan dut. Ordu eta laurdeneko iraupena eta musikak etengabe jotzen! Lan gogorra izan den arren, plazer handia izan da Bermeoko herriarekin harremana estutzea eta, alde musikaletik, Etxahun Iruriren ekarrian gehiago sakondu izana, eginiko konponketa gehienak berak sortutako melodia zoragarrietan oinarrituak baitziren.
Lan honen bideorik ez dudan arren ( Emanaldia Donostiako kontzertuarekin batera gertatu zen) aurreko eguneko entseguaren argazkitxoren bat badut


 Azkeneko abentura Hortzmuga antzerki taldearen azkenengo lanaren eszena bati musika jartzea izan da. PILT-en tankerako zerbait egiteko agindua eman zidaten eta asko dibertitu ginen Xanpe eta biok grabaketan.
Bueno, ba hauek izan dira, gutxi gora behera, denbora guzti honetan bizitako gorabeheren zertzelada batzuk. Aurrerantzean “Enaren Geometria” birarekin jarraitzeko asmoa dugu. Beraz, interesa baduzue jarri gurekin kontaktuan eta hantxe izango gaituzue.

Hurrengora arte eta izan zoriontsu!!

P:D. San Mamesen jo nuenekoak kapitulu berezia merezi du, jeje. Ez dut bideorik. Kasualitatez norbaitek zerbait grabatu bazuen eskertuko nuke nirekin kontaktuan jartzea.


2012/04/23


ESKORIATZA

Apirilaren 13an dobletea tokatu zitzaidan. Bazkal aurretik Bakaikuko barnetegian euskara ikasten dauden hainbat lagunentzat kantaldi-hitzaldia giro ezin hobean egin ostean, estreinakoz aritu ginen Txus eta biok formatu txikian Eskoriatzako “Inkernu” tabernan. Ederto pasa genuen eta ez da azkena izango formatu txiki honetan. Bideotxo bat uzten dizuet. Mila esker Inkernuko jendeari eta gerturatu zinetenoi!!




HEMEN GAUDE



Joan den larunbatean, Apirilaren 21ean, Gernikan estreinatu zen “Hemen gaude” antzerki lana. Kukubiltxoko Josu Kamarak zuzenduta aritu ginen 4 aktoreak eta nire banda. Testua Gotzon Barandiaranek idatzi du. Izugarri polita esperientzia eta emaitza. Hemen duzue kantuetako bat. Ea zuen herrian egoteko aukerarik dugun! 




2012/03/20

AZPEITIKOA

Aupa lagunak.
Azkenekoz hemendik berri eman nuenetik gauza mordoa gertatu diren arren, joan den asteburuko kontuan jarriko dut arreta. Oraingoan, Azpeitiko San Agustin kulturgunean genuen zita. Leku bitxia eta benetan ederra. Eliza izandakoa, antzoki-jantoki bihurtua herria eta ingurukoen zorionerako. Bilborocken ez bezala, San Agustinen, garai bateko elizaren aldareko erretaula eszenatokiaren atzealdean mantendu dute baina teloi beltz batzuek behealdea tapatuz.  Ziur nago, argiztapen egoki batekin, Euskal Herriko eszenatokirik bitxienetakoa litzatekeela, bitxiena ez bada. Pena, momentuz, horretaz ez baliatzea. Horra hor argazkia.



Ostiral goiza ajearekin hasi genuen athleticzaleok, eta eguerdiko 12etan Berria egunkariko kazetari batekin zita izateak ez zuen baikortasunerako beta handirik eskaintzen. Hala ere indarrak atera genituen atakatik onik ateratzeko – arreta jarri aurki atera behar den elkarrizketako argazkietan, kar,kar-.
Bazkal ostean Xanperen furgoneta hartu eta Azpeitirako bidean. Soinu froga 6etan hitzartuta zegoen eta, ordurako, bezperako aje guztiak iragan urrunean gelditu behar ziren kontzertuari behar besteko indarrarekin aurre egiteko.
Entseguaren ostean ezin hobeto afaldu genuen bertoko teknikariekin solas ederrean. Inoiz asteburu pasa baldin bazabiltzate inguru horietatik, kontzerturik dagoen enteratu zaitezte. Plan ona litzateke kontzertu aurretik San Agustinen bertan afaltzea. Mahaia eszenatoki ondoan, afari ederra eta gainera kontzertua, ez zaizue damutuko.
Gurea 11.30ak aldera hasi zen. Ez zen jende askorik gerturatu baina aretoa leporaino egongo balitz bezain gogotsu taularatu ginen. Eskerrak eman behar dizkizuet gerturatu zineten guztioi eta bertoko langileei gu horren ondo hartzeagatik.
Kontzertuko kantutxo batekin utziko zaituztet. Soinua ez da nahi bezain ona eta, hori disimulatzeko, kantu lasaia aukeratu dut oraingoan.

P.D. Azpeititik bueltan Ertzaintzak gelditu gintuen alkoholimetroan putz egiteko, eta 0,0.!! Eskerrak horrek guztiak ostegun gauean aparkatu genituela!
Hurrengora arte!
   

2012/01/30

BILBOKO KAFE ANTZOKIA ETA INTXAURRONDO

Eup!
Asteburu polita eta mugitua izan dugu hau. Ostegunean, Bilboko Kafe Antzokian egon ginen jotzen. Niretzat leku berezia da. Bertan, etxean bezala sentitzen naiz, eta zita hau gerturatzeak zirrara berezia sortarazten dit gorputzean. Hainbat lagun egon ziren eta  babesa ondo nabaritu genuen goitik.
Arratsaldea mugitua zetorren. Joseba Martinek zuzentzen duen "La jungla sonora" saioan minikontzertu akustikoa hitzartuta genuen. Asmoa, taldekide guztiak aritzea zen, baina Joseba Irazokik eta Xanpek ezin izan zuten irratira agertu. Hala ere, gustora egon ginan Joseba Martin eta bere entzuleekin. Segituan soinu frogak, eta, konturatu baino lehen, kontzertuaren ordua heldu zitzaigun.
Gaua, Andrakan talde bikainak hasi zuen. Iban Urizarren (nirekin korneta jotzen duen musikaria) taldea da. Ederki aritu ziren. Jendeak eskertu zuen halako proposamen berri eta freskoa, eta, egon zirenek, talde honen izena gogoan izatea espero dut. Hemendik gutxira zeresana emango dute, fijo. Izango dira aukera gehiago taulagaina eurekin konpartitzeko.
 Oso emanaldi ona eskeini genuelakoan nago eta jendeak hala erantzun zuen. Beraz, bihotz-bihotzetik eskerrik beroenak Kafe Antzokiari eta hara hurbildu zineten guztioi.


Eup!
Asteburu polita eta mugitua izan dugu hau. Ostegunean, Bilboko Kafe Antzokian egon ginen jotzen. Niretzat leku berezia da. Bertan, etxean bezala sentitzen naiz, eta zita hau gerturatzeak zirrara berezia sortarazten dit gorputzean. Hainbat lagun egon ziren eta  babesa ondo nabaritu genuen goitik.
Arratsaldea mugitua zetorren. Joseba Martinek zuzentzen duen "La jungla sonora" saioan minikontzertu akustikoa hitzartuta genuen. Asmoa, taldekide guztiak aritzea zen, baina Joseba Irazokik eta Xanpek ezin izan zuten irratira agertu. Hala ere, gustura egon ginen Joseba Martin eta bere entzuleekin. Segituan soinu frogak, eta, konturatu baino lehen, kontzertuaren ordua heldu zitzaigun.
Gaua, Andrakan talde bikainak hasi zuen. Iban Urizarren (nirekin korneta jotzen duen musikaria) taldea da. Ederki aritu ziren. Jendeak eskertu zuen halako proposamen berri eta freskoa, eta, egon zirenek, talde honen izena gogoan izatea espero dut. Hemendik gutxira zeresana emango dute, fijo. Izango dira aukera gehiago taulagana eurekin konpartitzeko.
 Oso emanaldi ona eskaini genuelakoan nago eta jendeak hala erantzun zuen. Beraz, bihotz-bihotzetik eskerrik beroenak Kafe Antzokiari eta hara hurbildu zineten guztioi.

Aurrerago, Bilboko kontzertuaren bideoren bat sareratuko dut. Bitartean, "La jungla sonora" saioan egin genuen minikontzertuaren esteka uzten dizuet:

http://www.eitb.com/es/audios/detalle/820333/rafa-rueda-su-grupo-concierto-la-jungla-sonora/

Ostiralean indarrak hartu eta gero, larunbatean, berriz ekin genion lanari. Bagenuen gogoa Intxaurrondoko kultur etxe berri hori ezagutzeko, eta leku ederra dela esan behar dizuet, Itxaurrondotarrak harro egoteko modukoa. P.L.Havoc abeslari Donostiarrak ireki zuen eta, berarekin, Joseba Irazoki eta Jaime Nieto aritu ziren kantu batzuetan. Bi hauek dobletea egin zuten. Giroa bero-bero utzi ziguten eta ondo aprobetxatzen saiatu ginen, oso gustura gainera. Baldintza tekniko ezin hobeekin errazagoa da kontzertuaz disfrutatzea eta hori transmititzen aritu ginen. Izerditan blai utzi genion lekua Joan Colomo katalanari. Arropak aldatu bitartean, barre batzuk egin genituen aldageletan. Oso proposamen bitxia eskaintzen du "The Unfinished Simpathy" taldekide ohiak eta are bitxiagoak kanten artean egiten zituen komentarioak. Momentu batzuetan Albert Pla zetorkidan burura. Kontutan hartzeko beste izen bat.
Lagun batek bere telefonotik grabatu zuenari esker, kantu baten bideoa lortu dugu eta opari moduan utziko dizuet. Kalitatea ez da ona baina gertatu zenaren ideia bat egiteko balio du.
Beste barik, hurrengora arte eta ondo bizi lagunak!!
   


2012/01/11

Nire lehen sarrera

Aupa jende!
Hemendik aurrera blog hau erabiliko dut kontzertuen kronikak, bideoak, argazkiak edo bestelako gauzak zuenganatzeko. Bertan, zuen iritziak utzi ahal izango dituzue. Saiatuko naiz lan berri hau duintasunez betetzen.
Beste barik. Momentuz, animatzen zaretenontzat, ostegun honetan Bilboko Kafe Antzokian egongo gara gaueko 9.30etan eta Donostiako Intxaurrondoko kultur etxean larunbatean gaueko 9etan.
Ongi etorri eta ondo bizi!

¡Hola a tod@s!
A partir de ahora utilizaré este blog para contar qué tal han ido mis conciertos, colgar vídeos o cualquier cosa que  me pueda parecer interesante. Podréis dejar vuestra opinión. Intentaré llevar a cabo este nuevo curro lo más dignamente posible.
Sin más. De momento, para los que se animen, nos vemos este jueves a las 9.30 en el Kafe Antzokia de Bilbao o el Sábado a las 9 en la casa de cultura de Intxaurrondo (Donostia).
Bienvenidos y ¡Salud!